Injektatzeko moldeak konpontzea

Hasiera >>

Injektatzeko moldeak konpontzea

Injektatzeko moldeak konpontzeko zerbitzua ezinbestekoa da sektoreko edozein enpresarentzat. Moldeek lan-karga handia jasaten dutenez, zertxobait aldatu edo apurtu egiten dira eta, hortaz, injektatzeko prozesuan eta amaierako emaitzan eragin dezake horrek. Injektatzeko moldea behar bezala konpondu eta mantentzen bada, arazo gutxiago gertatuko dira pieza ekoizteko fasean.

Gure ezaguerari eta makineriari esker, kaltetutako injektatzeko moldeak konpondu eta aldatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Erabileragatik edo injektatzeko arazoengatik konpontzea behar duten molde mota oro arrakastaz konpontzen dugu.

Injektatzeko moldeak konpontzea

Injektatzeko moldeak konpontzea eta mantentzea

Egoera aztertu eta neurrira egindako soluzioa eskainiko dizugu, berme osoz eta proiektuaren hasieran ezarritako dataren eta baldintzen arabera. Moldea konpondutakoan, prozesu osoaren eta egindako konponketa-ekintza guztien analisi xehea emango dizugu.

Talde tekniko espezializatua

Injektatzeko moldeak konpontzeko prozesuak arintzea helburu, eta pieza funtzionatzeko prest ahalik eta azkarren egon dadin, atal espezifikoa dugu enpresan, espresuki injektatzeko moldeak konpondu eta aldatzeko.

Berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometitua, 20 urte baino gehiago daramagu moldearen sektorean, eta horixe da gure bermea; industria-moldeak diseinatzen, fabrikatzen eta konpontzen enpresa liderra gara gure eremu geografikoan.

Injektatzeko moldeak konpontzea

Injektatzeko molderen bat al duzu konpontzeko?

Jarri gurekin harremanetan eta nola konpondu aztertuko dugu